Ur araztea ur edangarria lortzeko prozesua da. Prozesu horretan pauso zehatzak jarraitzen dira urari mikroorganismoak eta hondakinak kentzeko eta, ondorioz, kalitate eta purutasun handiko ur edangarria lortzeko. James Young Simpsonek sortu zuen 1827. urtean, eta gizakiaren kontsumorako egindako lehen ur tratamendu eraginkor moduan ezagutzen den sistema da.

Ur edangarriaren ohiko tratamendua

Erabilitako metodoen artean, besteak beste, iragazki, sedimentazio eta destilazio prozesu fisikoak daude; harea iragazki geldoak edo biologikoki aktiboa den karbonoa bezalako prozesu biologikoak; flokulazioa eta klorazioa bezalako prozesu kimikoak; eta argi ultramoreak bezalako erradiazio elektromagnetikoen erabilera.

Uraren arazketak partikula esekien, parasitoen, bakterioen, algen, birusen eta onddoen barne partikulen kontzentrazioa murriztu dezake, baita disolbatutako eta partikula batzuen kontzentrazioa.

Edateko uraren kalitate estandarrak normalean gobernuek edo nazioarteko arauek ezartzen dituzte. Arau horiek kutsatzaileen gutxieneko eta gehieneko kontzentrazioak izan ohi dituzte, uraren erabileraren arabera.

Ikusizko ikuskapenek ezin dute ura kalitate egokia den ala ez zehaztu. Prozedura sinpleak, hala nola irakiten edo etxeko karbono aktiboko iragazkia erabiltzean, ez dira nahikoa iturri ezezagun batetik uretan egon daitezkeen kutsatzaile guztiak tratatzeko. Iturburuko ur naturala ere - XIX. Mendetik helburu praktiko guztietarako segurutzat jotzen dena - gaur egun zer tratamendu mota behar den probatu behar da uraren kalitatea zehaztu aurretik. Analisi kimikoak eta mikrobiologikoak garestiak diren arren, arazketa metodo egokia erabakitzeko beharrezkoa den informazioa lortzeko modu bakarra dira.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) 2007ko txosten baten arabera, 1.100 mila milioi pertsonak ez dute edateko ur hornidura hobetzeko sarbiderik; Beherako gaixotasunen urteko 4.000 mila milioi kasuen % 88 ur ez seguruei eta saneamendu eta higiene desegokiei egozten zaie, eta urtero 1,8 milioi pertsona hiltzen dira beherako gaixotasunengatik. OMEren ustez, beherako gaixotasun kasu horien % 94 saihestu daitezke ingurunea aldatuz gero, ur segurua eskuratzeko sarbidea barne. Ura etxean tratatzeko teknika errazak daude, hala nola klorazioa, iragazkiak eta eguzki desinfekzioa. Ur tratatua edukiontzi seguruetan biltegiratzeak urtero bizitza ugari salba dezakete. Uraren bidezko gaixotasunen ondorioz heriotzak murriztea osasun publikoaren helburu nagusia da garapen bidean dauden herrialdeetan.

Ura arazteko metodoakAldatu

KloroarekinAldatu

Uraren desinfekzio prozesu nagusia da. Akzio germizidaren bidez, bakteria, lizun eta alga batzuk ezabatzen dituen konposatu kloratuak erabiltzen dira. Konposatu kloratu hauei esker uretan aurkitu ahal diren mikroorganismo patogenoen biztanleria orekan mantentzen da.

Filtrazioa barne ohantze bitartezAldatu

Uretan esekiduran dauden partikula handienak harrapatzen dituen filtrazio sistema da. Lodiera desberdina gordetzen duten are geruza desberdinetan geratzen dira.

Ikatz aktibatu bidezko filtrazioaAldatu

Ikatz aktibatuak zenbait elementutan absortzio gaitasun handia aurkezten du, horregatik filtrazio mota hau ur tratamenduan aplikatzen da. Bere aplikazio nabarmenenak kloro zapore eta usainmenaren, sedimentuen eta konposatu organikoen murrizpena dira. Gainera, alderantzizko osmosietan aurre filtrazioan eta filtrazioan ostean ere erabiltzen da.

Filtrazio mota hau lurpeko ur arazketetan, uraren deklorazioan, ur putzuen arazketan eta tratatutako ur hondakinen fintasunean erabiltzen da.

Bere funtzionamendua oso sinplea da: ura ikatz aktiboa dagoen tokitik sartzen da, zutabearen goiko aldetik, grabitatearen edo presio artifizialaren ondorioz, beheranzko bidea hartzen du eta drenaje sistema bati esker berreskuratzen da.

 
Filtro leuntzailea

Kartutxo bidezko filtrazioaAldatu

Uraren leunketa fisikoa lortzeko azken fasea da, ura esekiduran egon daitezken hondakinak eta hau atxikitzeko gaitasuna duen paperezko filtroa duen dispositibo batetik pasatzen da. Filtro hau, 0.22 mikrako hondakinak atxikitzen ditu. Hala ere, garbigailu instalazioetan ohiko filtrazioa 5 mikrakoa da. Kartutxoa esekiduran dagoen gehiegizko hondakinaz zikintzen denean garbitu edo beste batengatik aldatzen da berriz erabili ahal izateko.

Ur leuntzaileAldatu

Leuntzailearen filtroan egiten da eta uraren gogortasuna kentzeko erabiltzen da (gatz kontzentrazio altua). Filtro honetan kaltzioa, sodioa eta magnesioa atxikitzeko erretxinak erabiltzen dira eta naturalak edo artifizialak izan daitezke, erretxinaren gainean flotatzen geratzen diren eta suspentsioan dauden solidoak (gatzak) drenatu egiten dira eta drenatze sistemara eramaten dira.

Alderantzizko osmosiaAldatu

Ultra arazketa bezala ezagutzen da. Ur portzentai altuko eta portzentai baxuko banaketa egiten duen mintz erdiiragazkor eta presio altuetatik pasarazten da.

Solido diluituaren % 95etik % 99ra murriztea da mintz erdiiragazkor horren funtzioa, horrez gain, bakterien % 99 ere murritzeko gai da. Ura presio altu batekin pasatzen da mintzetik, ezpurutasunak atzealdetik irteten direlarik, ur garbia aurrera eginez.

Beharrezkoa bada, bat mikra edo gutxiago atxikitzeko gaitasuna duen kartutxoa duen filtro batekin berriz leunduko da fisikoki.

Argi ultramoreAldatu

Argi ultramoreak duen espektroari esker bakteriak hiltzeko gai da, ura esterilizatuz.

 
Ozono sorgailua

Uraren ozonifikazioaAldatu

Ura argi ultramoreen pasatu ostean aplikatzen da; gas eta aire konbinazioa modu zuzen batean injektatzen da uretan, honek uraren konposatu organiko eta inorganikoen oxidazioa ahalbidetuko du, hauek suntsituz eta algen formazioa eta usteltzea ekidituz.

Ozonoaren desinfekzioaren etekina sartutako ozono kantitatearen araberakoa eta kontaktu denborarekin zer ikusi du.

Ur eramangarriaren arazketaAldatu

Ur edangarria arazteko gailuak eta metodoak desinfektatzeko eta tratatzeko larrialdietan edo urruneko lekuetan erabiltzeko eskuragarri daude. Desinfekzioa da helburu nagusia, izan ere, zaporea, usaina, itxura eta arrasto kutsadura kimikoa bezalako kontu estetikoek ez dute ur edangarriaren epe laburreko segurtasunean eragiten.

ErreferentziakAldatu

  • Warild Health Organization an American.Número 481 vol. 3
  • Procesos de potabilización del agua e influencia del tratamiento de ozonización.
  • Tratamiento de aguas para abastecimiento público.G.Gomella-H Guerre.Editores Técnicos Asociados S.A

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu