Uppsalako Unibertsitatea
Uppsalako unibertsitatea (suedieraz: Uppsala universitet) Suediako eta Europa iparraldeko unibertsitate zaharrena eta garrantzitsuena da, 1477 urtean sortutakoa. Uppsala hirian dago.
Uppsalako Unibertsitatea | |
---|---|
Gratiae veritas naturae eta Nådens och naturens sanning | |
Datuak | |
Mota | unibertsitatea eta Swedish government agency (en) |
Herrialdea | Suedia |
Jarduera | |
Kidetza | Matariki Network of Universities (en) , Coimbra Group (en) , European University Association (en) , arXiv, Guild of European Research-Intensive Universities (en) , Science for Life Laboratory (en) , Testbed Sweden Precision Health Cancer (en) , Health Data Sweden (en) , European Open Science Cloud Association (en) , Association of Swedish Higher Education Institutions (en) eta ELIXIR Germany |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Legezko forma | state entity (en) |
Jabea | Ministry of Education and Research (en) |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1477 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Historia
aldatuSorrera
aldatuXV mendean Europako beste unibertsitateak bezala, elizari loturiko zentro gisa sortu zen eta Sixto IV.a aita santuak eman zizkion eskubideak. Lau fakultate eratu ziren orduan: Teologia, Legegintza (kanonikoa eta erromatarra), Medikuntza eta Filosofia.
XVI mendean Gustavo I.a Vasa erregeak Erlijio Erreforma bultzatu zuen eta Uppsalako unibertsitatea katolizismoarekin lotzen zenez suediar ikasleek Alemaniako unibertsitatetara jo zuten eta Uppsalakoaren ikasle kopurua asko jeitsi zen.
Ilustrazio garaia
aldatuMendearen bukaeran ordea luteranismoaren bultzatzailea bihurtu zen eta 1593an pribilejio berriak jaso zituen eta XVII mendean Suediar Inperioa handitzearekin batera unibertsiate ugari zabaldu ziren herrialde osoan. Gustavo II.a Adolfo erregeak interes handia azaldu zuen Uppsalarekiko eta 1625ean katedralaren alboan Gustavianum eraikina altxatu zuen unibertsitatearen egoitza izateko. Carolus Linnaeus botanikaria bertan aritu izan zen irakasle lanetan XVIII mendean eta Systema Naturae argitaratu zuen 1738an. Samuel Klingenstierna matematikaria (1728an) eta Anders Celsius fisiko eta astronomoa (1729an) ere bertan izan ziren irakasle.
XIX menetik aurrera
aldatu1865 urtean Carl Johan Svensén parlamentariak emakumeek ikasketak egiteko eskubidearen aldeko mozioa aurkeztu zuen eta 1873an dagoeneko ikasketa guztietarako eskubidea lortru zuten, teologia eta legegintza ezik.
Gaur egungo eraikin nagusia 1887an eraiki zen italiar pizkundeko estiloan eta Herman Teodor Holmgren arkitektoak diseinatu zuen. 1996 eta 2001 artean berriztatze lanak egin zitzaizkion. Gaur egun hitzaldi, kontzertu eta ospakizunetarako erabiltzen da gehienbat.
Liburutegia
aldatuCarolina Rediviva izena du Unibertsitateko liburutegiak. Bertan 5'25 milioi liburu eta aldizkari daude, 61.959 eskuizkribu, 7.133 musika paper eta 345.734 mapa besteak beste. 1691 urtean sortu zen Academia Carolina izenarekin eta 1702ko sute handitik libratu zen Uppsalako eraikin bakarretakoa izan zen. 1778 urtean eraitsi egin zuten eta gaur egungo eraikina 1841ekoa da.
Fakultateak
aldatu- Arte eta Giza Zientziak
- Medikuntza
- Zientzia eta Teknologia
Unibertsitateari loturiko beste toki batzuk
aldatu- Uppsalako Unibertsitateko Ospitaea
- Forum zaharra
- Obserbatorio zaharra
- Ekonomikum
- Lineoren lorategia
- Anders Celsiusen etxea eta obserbatorioa
- Lorategi botanikoak
- Ekerman House
- Julinsköld jauregia
- Skytteanum
- Oxenstierna House
- Regnellianum
Iruditegia
aldatu-
Eraikin nagusia.
-
Gustavianum museoa eta katedrala elkarren ondoan.
-
Unibertsitateko lorategi botanikoak.