Gustavianum
Gustavianum Uppsalako Unibertsitatearen eraikin nagusi ohia da. Gaur egun unibertsitateko museo bihurturik dago.
Gustavianum | |
---|---|
Uppsalako Unibertsitatea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Uppsalako konderria |
Suediako udalerria | Uppsala udalerria |
Koordenatuak | 59°51′29″N 17°37′54″E / 59.85797°N 17.63172°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1997ko ekainaren 17a |
Jabea | Uppsalako Unibertsitatea |
Arkitektura | |
Bisitariak urtean | 90.069 |
Kontaktua | |
Helbidea | Akademigatan 3, SE-753 10 |
E-posta | mailto:museum@gustavianum.uu.se eta mailto:Marika.Hedin@gustavianum.uu.se |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuGustavo II.a Adolfo erregeak emandako dirulaguntzarekin eraiki zen 1622 eta 1625 artean, hortik bere izena. Uppsalako katedralaren parean eraiki zuten. Hasieran unibertsitatearen eraikin nagusia izan zen 1887an eraikin berria altxatu zuten arte. 1997an museo bihurtu zuten, Museum Gustavianum.
Theatrum Anatomicum
aldatuKupularen azpian 1655 urteko Theatrum Anatomicum ederra dago, anatomia irakasteko gela berezia. Munduko zaharrenetakoa da. Olaus Rudbeck medikuntza irakasleak diseinatu zuen.
Bildumak
aldatuBilduma klasiko, ejipziar eta iparraldekoak ditu ikusgai, bai eta Zientziaren historia azaltzen duena ere.
Zientziaren atalak garrantzia berezia dauka, batez ere astrionomian oinarriturikoa. Celsiusen teleskopio zaharrak, munduko teleskopio akromatiko zaharrena, Kopernikok eklipseen inguruan idatzitako liburua eta Antiziterako mekanismoaren erakusketa, ezagutzen den tresna astronomiko zaharrena.
Honetaz gain Carolus Linnaeusen erakusketa zabala ere badago.
Iruditegia
aldatu-
Gustavianum neguan.
-
Kupula.
-
Theatrum Anatomicum.
-
Gustavianum eta Uppsalako katedrala elkarren ondoan.