Unixeko shella Unix sistemetarako egindako komando lerroko interpretatzailea edo shella da. Shellak komandoak eta script lengoaia prozesatzen ditu, eta erabiltzaileak adierazitako komandoa exekutatuko du shell scriptak erabiltzen.

Unixeko shell kontsola /usr/bin fitxategian komandoak idazteko prest

Erabiltzaileek, oro har, bere makinan, Unix shellarekin elkarri eragiteko terminal emulatzailea erabiltzen dute. Baita hardware edo SSH konexioak erabil daitezke zerbitzari batera konektatuta badago ere. Unix shellek normalean fitxategien izen aldatze, mugitze, kontrola, etab ahalbidetzen du.[1]

Historia aldatu

Sortutako lehen Unix shella Thompson shell deitzen da, Ken Thompsonek idatzita Bell Labsen eta Unix sistemetara banandu izan zena hirurogeita hamarreko hamarkada hasieran. Shell honek gaur egungo Unix sistemetako shellen ezaugarri basikoak hasieratu zituen, adibidez: pipelineak, fitxategi izenen aldaketa adierazpen erregularrekin edo kontrol estrukturak sinpleak.[2]

Shell hau berriztu zen Glenda Shroeder-ek garatutako Multics shella gaineratuz. Konfigurazio fitxategi batzuetan agertzen den rc atzizkia(adibidez .bashrc) Multicsetik dator.

Ondoren, Mashey shell edo ezagunagoa den izenez, sh, Thompsonena oinarritzat hartuz, John Mashey-k eta beste batzuek hobetu zuten. Shell programazioa praktikoagoa bihurtu zuten, batez ere sare handietan. Ekarritako aldaketa nagusiak aldagaiak sartzea, erabiltzaileek sortutako scriptak (.sh fitxeroak) exekutatzea, eta seinalea eteteko kudeatzailea izan ziren.

Bertsio zahar, baina historikoki garrantzitsu bi, Bourne eta C shellak dira. Bere garaian, ezaugarri berezi asko izan zituztelako, C lengoaiako sintaxiaren antzera zuten eta shren oso desberdinak.[3]

Shellak sistemetan aldatu

Egun, sistema eragile desberdinek shell interprete desberdina dute.

  • Ubuntu: ubuntu bertsioak, ubuntu server, ubuntu zapore desberdinak, ... guzti hauen lehenetsitako shella bash da.
  • Debian: Sistema honetan bash interpretea erabiltzen da.
  • Kali: Debian sisteman oinarrituta, baina segurtasun informatikora bideratutako sistema honek zsh kontsola erabiltzen du sistema instalatzerakoan.
  • Windows: SE honek, cmd.exe erabiltzen du komando interpretatzaile gisa eta ez du ezer ikusirik unixeko shellarekin, sistema bi hauen arkitektura oso desberdina baita.

Beste interpretatzaile motak aldatu

Atal honetan, hain edatuak ez dauden interpretatzaileak azalduko dira. Linuxeko shellean konfiguratu daitezkeenak:

  • fish: Friendly Interactive SHell, shell ulerterraza da baina ez da besteekin bateragarria. Kolorez beteta dago eta testu osaketa automatikoa egiten du erabiltzaileak nahastu ez dadin, Unix sistemetan instalatu daiteke.[4]
  • TCSH: Tab C SHell, C shell modukoa, baina testu zuzenketa eta osaketa dauka.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Byte Magazine Volume 08 Number 10 - UNIX. 1983-10 (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  2. «Introduction to the Unix shell history» www.softpanorama.org (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  3. «History» www.dartmouth.edu (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  4. «fish shell» fishshell.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  5. tcsh - Unix, Linux Command. (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).

Kanpo estekak aldatu