Bell Laborategiak edo Nokia Bell Labs (lehenago AT&T Bell Laboratories, Bell Telephone Laboratories eta Bell Labs deitua), ikerketa eta garapen zientifikoan lan egiten duen konpainia da, Nokia enpresa finlandiarrena. Murray Hillen (New Jersey) du egoitza nagusia, baina laborategi gehiago ere baditu AEBetan eta beste zenbait herrialdetan.

Bell Laborategiak
Datuak
MotaEnpresa pribatua, ikerkuntzarako institutua eta argitaletxea
Jarduera sektoreaInformazio teknologia eta Software fabrika
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Honen parteAlcatel-Lucent (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaFrank B. Jewett (en) Itzuli, Oliver Ellsworth Buckley (en) Itzuli eta Mervin Joe Kelly (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaErantzukizun mugatuko baltzu
JabeaNokia
Zeren jabe
Rat Ice (en) Itzuli
Historia
Sorrera1925
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: belllabs Twitter: BellLabs Instagram: belllabsnokia Edit the value on Wikidata
Bell Laborategien egoitza, Murray Hill (New Jersey)

1925ean sortua, elektronikaren arloan munduko ikerketa laborategi garrantzitsuenetakoa da, eta bertan egindako patente eta aurkikuntzen artean daude, besteak beste, irrati-astronomia, transistorea, laserra, zuntz optikoa, DDC txipa, C eta C++ programazio lengoaiak eta Unix, Plan 9 eta Inferno sistema eragileak. Nobel Saria zortzi aldiz irabazi dute Bell Laborategietan egindako aurkikuntzek, eta guztira lan horietan aritutako 13 ikertzailek jaso dute Nobel Saria.


Kanpo estekak aldatu