Unbreakable
Unbreakable (euskaraz Suntsiezina) 2000ko M. Night Shyamalan indiar-estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoitzi eta idatzitako superheroi thriller film bat da. Bruce Willis, Samuel L. Jackson, Robin Wright Penn eta Spencer Treat Clark aktoreek antzeztu zuten.
Denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu da. 2017ko Split filmean Bruce Willis aktoreak film honetan antzezten duen David Dunn pertsonaia bera antzeztuz kameo edo agerpen labur bat burutu zuen. 2019an Glass filma Unbreakable eta Split filmeen jarraipen bezala aurkeztu zen, hirurek Eastrail 177 Trilogy deituriko trilogia osatzen dute.
Argumentua
aldatuTren istripu baten ondoren, bertan zihoazen bidaiari guztiak hilko dira, David Dunn (Bruce Willis) izan ezik. Elijah Price (Samuel L. Jackson), ezezagun misteriotsuak, Davidi ezbehar horretatik bizirik zergatik atera den azalduko lukeen hipotesi bitxia aipatuko dio, baina azalpen honek, egia balitzateke, David eta bere familiaren bizitzak behin betiko aldatuko lituzke.
Aktoreak
aldatu- Bruce Willis: David Dunn
- Samuel L. Jackson: Elijah Price
- Robin Wright Penn: Audrey Dunn
- Laura Regan: Audrey, 20 urterekin
- Spencer Treat Clark: Joseph Dunn
- Charlayne Woodard: Price andrea
- Eamonn Walker: Mathison doktorea
- M. Night Shyamalan: Estadioko droga banatzailea
- Richard E. Council: Noel
- Michael Kelly: Dubin doktorea
Kanpo estekak
aldatu- Unbreakable filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)