Una mujer fantástica
Una mujer fantástica 2017ko Sebastián Lelio txiletar zinema zuzendariak idatzi eta zuzendutako film dramatikoa da.
90. Oscar Sarietan ingelesez besteko film onenaren Oscar saria irabazi zuen.[1]
Sinopsia
aldatuMarina eta Orlando elkar maiteminduta daude etorkizunari begira planak eginez. Marina abeslaria izan nahi duen zerbitzaria da. Orlando, Marina baino 20 urte zaharragoa, inprimatze-enpresa baten jabea da. Iluntze batean, Marinaren urtebetetzea ospatu ondoren, Orlando ondoezik jartzen da. Marinak Orlando erietxera ahalik eta lasterren eramaten du, baina ospitaleratu eta gutxira Orlando hil egiten da. Orduan, Orlandoren senideek Marina susmagarri bihurtzen dute. Orlandoren emazte ohiak Marinari Orlandoren hiletara joatea galarazten dio. Gainera, Orlandoren semeak Marinari etxebizitzatik kanporatzearekin egiten dio mehatxu. Marina emakume transgeneroa da eta Orlandoren familiako kide askorentzat Marinaren genero nortasuna aberrazio eta perbertsio hutsa baino ez da. Beraz, Marinak bere nortasuna onar dezaten borrokatzen du.
Aktoreak
aldatu- Daniela Vega: Marina Vidal
- Francisco Reyes: Orlando
- Luis Gnecco: Gabo
- Aline Küppenheim: Sonia
- Amparo Noguera: Antonia
- Antonia Zegers: Alessandra
- Luis Gnecco: Gabo
- Nicolás Saavedra: Bruno
- Nestor Cantillana: Gastón
- Alejandro Goic: Medikua
- Sergio Hernández: piano-irakaslea
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Irrati Telebista. (2018ko martxoaren 5a). ‘The shape of water’ eta Guillermo del Toro protagonista, Oscarretan. (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 5a).