Un asunto privado (telesaila)

Un asunto privado espainiar misteriozko telesaila da. Bambú Produccionesek Amazon Prime Videorako sortua, Bilboko Mixer estudioan egin zituzten lehen denboraldiko atalen bikoizketak eta, estreinaldiaren egunean, euskarazko azpidatziekin ikusi ahal zen.[1] Zortzi atal ditu, eta 1940ko hamarkadaren amaieran dago kokatuta, Galizian. Aura Garrido eta Jean Reno dira protagonistak.[2]

Un asunto privado (telesaila)
Jatorria
Sortzailea(k)Gema R. Neira (en) Itzuli, Ramón Campos (en) Itzuli eta Teresa Fernández-Valdés
IzenburuaUn asunto privado
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua1
Atalak8
Ezaugarriak
Genero artistikoapolizia-telesaila, telebista drama eta ekintzako telesaila
Grabazio lekua(k)Vigo eta Pontevedra
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Maria Ripoll
David Pinillos (en) Itzuli

[[Kategoria:David Pinillos (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Antzezlea(k)
Aura Garrido
Jean Reno
Álex García (en) Itzuli
Ángela Molina
Gorka Otxoa
Pablo Molinero (en) Itzuli
Tito Valverde


[[Kategoria:Álex García (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]


[[Kategoria:Pablo Molinero (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaBambú Producciones
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Amazon Video
Hasiera-data2022ko irailaren 16a

IMDB: tt10698534 Filmaffinity: 487717 Rottentomatoes: tv/a_private_affair Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Marina Quiroga goi-mailako klaseko neska gazteak misterioarekiko grina handia du. Serieko hiltzaile batek prostituta batzuk hiltzen dituenean, haien bularrean lis-lore bat grabatuta utziz. Marinak, bere etxezain eta lagun leial Hector gizon sentibera eta behatzailearen laguntzarekin, ikerketa bat hasiko du gaizkilea atxilotzeko. Bestalde, Marinaren bizitzako faktore askok haren bilaketa oztopatuko dute: emakume izateagatik dituen aurreiritziak, amak ezkontzeko egiten dituen ahaleginak eta poliziaburua bere anaia Arturo izatea. Eragozpen horiek guztiak gorabehera, Marinak talentu handiko detektibe polizial izateko hautagaia dela erakutsiko du.[3]

Aktoreak aldatu

Filmazioa aldatu

Telesaila 2020 eta 2021. urteetan grabatu zuten Vigo, Pontevedra, Lérez eta Rías Baixas inguruan. Hasierako planetan Madrilen eta Bilbon grabatzea aurreikusita zegoen arren, COVID-19 pandemiak hauek zapuztu zituen.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.