Ugartemendi Beasaingo auzo bat da, udalerriaren hegoaldean dagoena. N-1 errepideak herritik banatzen du. Muga egiten du Lazkaoko Senpere auzoarekin. Auzoaren hego-ekialdetik Agauntza ibaia igarotzen da. Baserriez gain, Ugartemendi auzoan dira Beasain institutu publikoaren Txindoki egoitza, industriagune bat eta ertzain etxea ere.

Ugartemendi
 Euskal Herria
Ugartemendi auzoko baserri bat, 2009an.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaBeasain
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°02′41″N 2°11′36″W / 43.04472°N 2.19333°W / 43.04472; -2.19333
Garaiera184 metro
Demografia

2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, auzoak 7 biztanle zituen.

Udalaren asmoa da 2012an 600 etxebizitza berriko hirigintza-antolakuntza bat gauzatzen hastea Ugartemendi auzoan.

Demografia eta biztanleria

aldatu
Ugartemendiko biztanle kopurua
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
12 12 11 9 9 9 9 7

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa