Udaberriaren sagaratzea

Udaberriaren sagaratzea (frantsesez: Le Sacre du printemps; errusieraz: Весна священнаяVesna svyashchennaya) Igor Stravinskik sortutako ballet eta orkestra kontzertua da[1].

Udaberriaren sagaratzea
Theatre-des-champs-elysees-.jpg
Jatorria
Sortzailea Igor Stravinski
Estreinaldi-data 1913ko maiatzaren 29a
Ezaugarriak
Libretista Nicholas Roerich (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Igor Stravinski
Koreografoa Vatslav Nijinski
1913ko Udaberriaren sagaratzea obrarako Nicholas Roerichek sorturiko diseinuen parte bat.

EstreinaldiaAldatu

1913ko maiatzaren 29an Igor Stravinskiren (1882-1971) Udaberriaren sagaratzea balleta estrainatu zen Parisen, Vaslav Nijinskiren koreografiarekin. Obrak dontzeila baten bahiketa eta sakrifizioa kontatzen du; dontzeilak hil arte egin behar du dantzan[1].

Publikoa lehen ekitaldian, oberturan bertan, hasi omen zen txistuka eta agertokira objektuak jaurtitzen, besteak beste laranjak. Estreinaldia bertan behera geratu zen. Zenbait iturriren arabera, liskarrak 40 atxilotu eragin zituen, baita duelo bat ere[1].

Egun, Udaberriaren sagaratzea musika garaikideko obra gailentzat eta XX. mendeko musika abangoardiaren oinarritzat jotzen da[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d Nagore Irazustabarrena, Publikoak ez du beti arrazoi, Argia, 2017ko ekainaren 11

Kanpo estekakAldatu