Udaberri-lore goiztiar

Udaberri-lore goiztiar edo Sanjose-lore goiztiar (Primula vulgaris) Primulazeo familiako landare loreduna da, jatorriz Europa hego eta mendebaldekoa (Faroe Uharte eta Norvegiatik Portugalera eta ekialderantz Alemania, Ukraina, Krimea eta Balkanetaraino), Afrika ipar-mendebaldekoa (Aljeria) eta Asia hego-mendebaldekoa (Turkiatik Iranera).[1][2]

Udaberri-lore goiztiar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaPrimulaceae
GeneroaPrimula
Espeziea Primula vulgaris

Deskribapena aldatu

10-30 cm arteko altuera hartzen duen landare bizikorra da. Hosto erroseta bat dauka eta habitat egokietan gutxi gorabehera hostoiraunkorra da.

Hostoak 5-25 cm luze dira eta 2-6 cm zabal. 2-4 cm-ko diametroa duten usain gozoko loreak ditu. Loreak hori argiak izan ohi dira, baina aldaera zuri eta arrosak ohikoak dira naturan.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Flora europaea: Primula vulgaris. (Noiz kontsultatua: 2018-03-11).
  2. (Ingelesez) «Primula vulgaris» Germplasm Resources Information Network (Noiz kontsultatua: 2018-03-11).

Kanpo estekak aldatu