Primulazeo

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Gehienak belarkarak dira, eta erroseta basaletan kokatutako hosto bakunak, 5 estamine eta gaineko obulutegia dituzten lore erregular eta pentameroak, eta kapsula-motako fruituak dituzte.

Primulazeoak (Primulaceae) 24 bat generotan banaturiko 1000 espezie dituen landare loredunen familia da. Landare belarkarak dira, gehienbat Ipar Hemisferioko eskualde hotz eta epeletan bizi direnak. Espezie asko (Primula, Cyclamen, Lysimachia[2]) apaingarri gisa kultibatzen dira. Beste batzuk herri medikuntzan (pasmo-belarra[3], Coris monspeliensis) edo koloregaiak lortzeko erabiltzen dira.

Primulazeo
Welsh Primrose.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
Familia Primulaceae
Azpibanaketa
Ikusi testua

Loreak hermafroditak eta, Coris generoan izan ezik, erregularrak dira, bakartiak edo infloreszentzietan elkartuak (lore-buru, unbela edo panikuletan)[4]; askotan, hosto errosetaren erdian sortzen diren garetan (hostorik gabeko lore-zurtoinak, braktea babesleekin) antolatuak. Kaliza iraunkorra da, oinaldean soldatutako 5 sepaloz osatua. Korola ezkila-formakoa izaten da, soldatutako 5 (batzuetan 4) petaloz osatua, gehienetan horizontalak diren gingilekin. 5(10) lorezilak petaloekin soldatuta daude. Fruitua kutxatila erakoa da [5].

GeneroakAldatu

Ondorengo generoak Primulazeoen baitan sartzen ohi ziren, baina, zenbait ikerlariren arabera (M. Källersjö et al., 2000[6]) Myrsinaceae familiaren barnean egon beharko lirateke:

ErreferentziakAldatu

  1. Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» (PDF) Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121. doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x..
  2. Primulaceae Herbario virtual del Mediterraneo Occidental
  3. Pasmo-belarra Euskal Heritar Medikuntza
  4. L. WATSON eta M. J. DALLWITZ: Primulaceae Vent. The families of flowering plants
  5. Primulazeae Euskalterm
  6. Mari KA LLERSJO, Gullevi BERGQVIST eta Arne A. ANDERBERG: Generic realignment in primuloid families of the Ericales s.l.: a phylogenetic analysis based on DNA sequences from three chloroplast genes and morphology[Betiko hautsitako esteka] American Journal of Botany. 2000;87:1325-1341

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Primulazeo