Uch (urduz: اوچ, Uuch; (euskaraz: «Leku Garaia»), askotan Uch Sharif (urduz: اوچ شریف; euskaraz: «Uch noblea») deitua, Pakistango hiri historikoa da, Bahawalpurretik 60 kilometrotara, Punjab probintzian. Alexandro Handiak sortu zuen. Uch bertan dauden monumentu eta santutegiengatik ezaguna da.[1] Gaur egun 22.000 biztanle ditu.