UY Scuti (V* UY Sct, BD-12 5055, IRC -10422, RAFGL 2162) Scutum konstelazioan dagoen izar supererraldoi gorri bat da. Gaur egun ezagutzen den izarrik handiena da, 1708 ± 192 eguzki erradioarekin (2.378.704.272 kilometro inguru). Izar hau gure eguzkiaren lekuan balego, planeta guztiak hartuko lituzke Saturnoraino, Uranoren orbitaren erdiraino iritsiz. UYren bolumena gure eguzkiarena baino 5.000 milioi aldiz handiagoa da.

UY Scuti
Behaketa
Distantzia Lurretik9.500 ly
Itxurazko magnitudea (V)11,2, 14,2, 9,51, 6,93, 6,6586, 2,72, 1,53 eta 0,98
Magnitude absolutua−8,95
Mota espektralaM2/4I
KonstelazioaScutum (konstelazioa)
Abiadura erradiala18,33 km/s
Igoera zuzena276,90220258196 °
Deklinazioa−12,466359257362 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa916 Eguzki erradio
Masa8,5 M☉
32 M☉
Argitasuna340.000 L☉
Izendapenak

Ezaugarri fisikoak

aldatu

UY Scuti izar aldakor erdierregular bat da, 740 egun inguruko periodo batekin, denborarekin bariazio arinak izaten dituelarik. Izar hau hautsez eta gasez ia erabat ilundua zegoen, hau baino txikiagoa den VY Canis Majoris izar hipererraldoi gorriaren gas lainoarenn antzekoa. Honen ondorioz, izar honen benetako tamainari buruzko auzia oraindik eztabaidatzen ari da, eta orain arte estimatutakoa baino txikiagoa izan liteke.

Tamaina

aldatu
 
Eguzki sistemako planeten eta zenbait izarren tamaina erlatiboak, Betelgeuse barne
1. Merkurio < Marte < Artizarra < Lurra
2. Lurra < Neptuno < Urano < Saturno < Jupiter
3. Jupiter < Proxima Centauri < Eguzkia < Sirius
4. Sirius < Polux < Arturo < Aldebaran
5. Aldebaran < Rigel < Antares < Betelgeuse
6. Betelgeuse < VY CMa < NML Cyg < UY Sct.

2012ko udan, Txileko Atacamako basamortuko Very Large Telescopeko astronomoek, Galaxiaren erdigune inguruan zeuden hiru izar supererraldoiren parametruak neurtu zituzten: UY Scuti, AH Scorpii eta KW Sagittarii izan ziren hiru izar supererraldoi horiek. Hiru izarrak gure eguzkia baino 1000 aldiz handiagoak zirela ebatzi zuten, ezagutzen diren izarrik handienetakoetan bihurtuz. Izarren tamainak Rosselanden erradioa erabiliz definitu ziren, sakontasun optikoa 2/3 den kokapena.

UY Scuti izan zen neurtutako hiru izarren artean handiena, 1708 ± 192 eguzki erradioarekin. Honek, izar honen erradioa edozein izarren erradioarik handiena izatea eragiten du, eta, gutxi gora-behera, Betelgeuserena baino 1,925 aldiz handiagoa.

Argiaren abiaduran bidaiatuko lukeen objektu hipotetiko batek zazpi ordu beharko lituzke izar honi bira osoa emateko, gure eguzkia inguratzeko 14,5 segundu bakarrik beharko lituzkeen bitartean.

Uy Scutiren masa ere oraindik zehaztu gabea da, ez bait du bere masa grabitate interferentzia bidez neurtzen lagun dezakeen izar lagun ikusgairik. Izarren eboluzioaren modeloek UY Scuti bezala supererraldoi gorri etapara iritsi den izar baten hasierako masa (eratu zenean zuen masa) 25 eguzki masakoa dela adierazten dute (40koa izar ez birakarientzako). Eta ziurrenik kopuru horren erdia galdu du.

Supernoba

aldatu

Egungo izar eboluzioaren modeloetan oinarrituta, UY Scuti helioa fusionatzen hasi da, eta nukleoaren inguruko oskol baten hidrogenoa fusionatzen jarraitzen du. UY Scutiren kokapenak sakonki Esne Bidearen diskoaren barnean, metaletan aberatsa den izar bat dela iradokitzen du.

UY Scutik hurrengo milioi bat urteetan litioa, karbonoa, oxigenoa neona eta silizioa fusionatu beharko ditu nukleoan. Honen ondoren, bere nukleoa burdina sortzen hasiko da, bere nukleoan erradiazio eta grabitate oreka etenez eta supernoba bezala kolapsatuz. UY Scuti bezalako izarrek tenperatura beroagoetara eboluzionatzea espero da, izar aldakor urdin argitsu, hipererraldoi hori edo Wolf-Rayet izar bihurtuz, bere kanpo geruzak kanporatu eta IIb, IIn edo Ib/Ic motako supernoba bezala eztanda egin aurretik nukleoa agerian utziko duen izar haize indartsu bat sortuz.

Kanpo estekak

aldatu