Scutum (konstelazioa)
(«Scutum konstelazioa» orritik birbideratua)
Scutum konstelazioa, zeru hego hemisferioko konstelazio bat da. Bere izenak latinez ezkutu esan nahi du. Nazioarteko Astronomia Elkarteak onartutako 88 konstelazioetako bat da.
Scutum (konstelazioa) ![]() | |
---|---|
![]() | |
Behaketa | |
Aurkitzailea | Johannes Hevelius |
Aurkikuntza-data | 1684 |
Honen izena darama | Ezkutu, Joan III.a Sobieski eta Vienako gudua |
Ezaugarri fisikoak | |
Azalera | 109 °² |
1690ean Johannes Hevelius poloniar astronomoak Scutum Sobiescii edo Scutum Sobiescianum ("Sobieskiren Ezkutua") izendapenaz sortu zuen, Joan III.a Sobieski poloniar erregearen omenez.
1973ko apirilaren 6ean Pioneer 11 zunda konstelazio honen norantzaruntz jaurtia izan zen, baina 1995etik aurrera seinaleak igortzetik laga zuenez, gaur egun nora ezean dabil.