UCAko martiriak 1989ko azaroaren 16an Universidad Centroamericanan hil zituzten zortzi pertsonei deitzen zaie.

Biktimak aldatu

  • Ignacio Ellakuria
  • Ignacio Martín-Baró
  • Segundo Montes
  • Juan Ramón Moreno
  • Amando López
  • Joaquín López y López
  • Elba Ramos
  • Celina Ramos

Gertaerak aldatu

1979an El Salvadorren gertatutako estatu-kolpea kritikatu zuten Ellacuria eta UCA unibertsitateko jesuitak. Eurek herriaren alde egindako lanaren ondorioz, militarrak eta lur jabe handiak eurekin haserretu egin ziren[1].

1989ko azaroaren 16an, El Salvadorreko armadako Atlacatl bataloila unibertsitatean sartu eta sei jesuitak, unibertsitateko langile bat eta bere alaba hil zituzten[1].

Epaiketa aldatu

Gaur egun, ez da gertakariengatik epaitua izan. Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak kasua ikertzen jarritzen du[1].

2014ko abenduaren 23an, Ellacuria auziaren epaiketa 'iruzurra' izan zela adierazi zuen Velascok. Bere ustez, epaimahaiko kideek mehatxuak jasan zituzten eta froga “erabakigarriak” ezabatu zituzten, tartean, egun horietako erregistro militarrak esaterako[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu