Txondar-betiledun hori

Txondar-betiledun horia (Anthracobia melaloma) Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio. Askomizete oso txiki bat da, eta batzuetan ia ez da ikusten lurrean.

Txondar-betiledun horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaAnthracobia
Espeziea Anthracobia melaloma
Arnould, 1893

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 1 eta 5 mm bitarteko diametrokoa, ganbiletik disko formakora,

Himenioa: Hasieran laranja kolorekoa, gero hori-laranja kolorekoa; kanpoko aldeak ile arrexka argi koloreko oso laburrak izaten ditu.[2]

Etimologia: Melaloma epitetoa grekotik dator, beltza, esan nahi duen "mela" hitzetik eta ertza, esan nahi duen "loma" hitzetik. Ziliatura beltzak dituelako karpoforoaren ertzean.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Anthracobia maurilabra delakoarekin nahas daiteke, honek ile ilunagoak ditu eta hori zurbil koloreko himenioa.

Sasoia eta lekua

aldatu

Ohikoa udaberritik aurrera, sua egondako lekuetan.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Argentina, Txile, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Hegoafrika.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 767 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 565 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak

aldatu