Txitxarro (diskoteka)

Itziarko diskoteka

Txitxarro Itziarko diskoteka eta musika areto ospetsua izan zen. 1976an Narciso Kortak ireki eta 1980ko hamarkadatik aurrera euskal txirrindulariak urtero denboraldia amaitzeko igoera bat antolatu izan dute.[1]

Txitxarro (diskoteka)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaItziar
Koordenatuak43°16′37″N 2°19′42″W / 43.2768411°N 2.3283661°W / 43.2768411; -2.3283661
Map

1990eko hamarkadan, dantzako Bakalao musika hedatzen ari zelarik Euskal Herrian, zirkuito edo moda horretan sartzen lehenetarikoa izan zen Txitxarro, Irungo Jennifer dantzalekuaren ondoren. Zehatzago, trance musika izan zen Txitxarroren berezitasuna urte haietan[2].

Atentatua eta berrirekiera aldatu

 
Txitxarro atentatuaren ostean.

Dantzalekuen giroa droga kontsumoarekin lotuta zegoelakoan, 2000ko irailaren 10ean ETAk bonba bat jarri zuen bertan eta kalte handiak izan zituen.[3] Diskotekaren jabearentzat eta honen familiarentzat kolpe bereziki latza izan zen, Narciso Korta dantzalekuaren jabearen anaia, Joxe Mari Korta enpresaria, aste batzuk lehenago hil zuelako ETAk, abuztuan.

Jarduna eten egin behar izan zuen Txitxarrok, baina hiru urteren buruan berriro ireki zuten, Ima Txillaut DJ legazpiarra resident edo disko-jartzaile finko zela bertan[4]. 2010eko hamarkadara arte irekita jarraitu zuen Txitxarrok, baina azkenean itxi egin zuten.

Txitxarrokoaren ondoren, ETAk diskoteken kontrako beste atentatu bat egin zuen 2001ean Lakuntzako Universal dantzalekuaren kontra. Lendakaris Muertos punk taldeak "ETA, deja alguna discoteca" kantan islatu zituen eraso haiek[5].

Txitxarroko igoera aldatu

1980ko hamarkadatik aurrera Txitxarroko igoera txirrindularitza proba amateurra egin izan zen dantzalekura igotzen. Marino Lejarreta izan zen sustatzaileetako bat, probaren nondik norakoa Narciso Kortarekin adostuta. Hasiera batean Zumaiatik igotzen ziren (erlojuaren kontrako proba eginez), baina aurreragoko jardunaldi batzuetan jaitsiera bilakatu zuten, Itziarko gainetik Zumaiaruntz. Urrian ospatu ohi zen, afizionatu zein profesionalentzako jai-giroko proba gisa. Ondoren, festa egin ohi zen dantzalekuan.

Erreferentziak aldatu

  1. «Txitxarro sobrevive a las bombas» El País 2000/10/24.
  2. Lartzanguren, Edu. «Bakalaoaren tenpluak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  3. «ETA destruye la discoteca de la familia de un empresario asesinado para acallar sus críticas» El País 2000/10/24.
  4. (Gaztelaniaz) «Ha fallecido Ima Txillaut» Clubbingspain.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  5. MusicMadafaca. (2012-07-03). Lendakaris muertos - ETA, deja alguna discoteca - Se Habla Español. (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).

Kanpo estekak aldatu