Txitxardin horia (Clavulinopsis fusiformis) Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso jangai kaskarra, zapore mingotsa. Nahiko ohikoa da gure zelaietan.

Txitxardin horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaClavariaceae
GeneroaClavulinopsis
Espeziea Clavulinopsis fusiformis
Corner, 1950

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: Elementu ugari, bakoitzak, 5 eta 10 cm arteko altuera eta 0,2 eta 0,6 cm arteko zabalera dutenak. Bakunak, adarrik gabe, hori distiratsua edo sufre bizi kolorekoa, ardatz luzanga moduan, barnehutsak, zilindrikoak edo apur bat estutuak.

Himenioa: Karpoforoaren gainazala estaltzen du, Clavaria generoan bezala.

Hanka: Ez dauka, lurretik jaiotzen dira, banakako ale asko estu, sortak osatuz, adarrik gabe, edo oso adar gutxirekin eta zatituta goian.

Haragia: Zurixka edo horixka, irmoa, elastikoa, zapore garratz samarra eta usainik gabea.[2]

Etimologia:

Jangarritasuna aldatu

Jangarri erdipurdikoa, nahiz eta ia ez duen sukaldaritzako baliorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Clavulinopsis helvola eta bere aldaera geoglossoides delakoekin, hauek 2 eta 6 aleko taldeetan ateratzen dira eta elastikoagoak dira.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Oso arrunta eta oso ugaria ez den arren, udazkenean ia urtero ikusten dira, goroldiotan eta belarretan, basoetako soilguneetan, edo txilarrak dituzten zelaietan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Asia, Ipar Amerika.

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 22 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 555 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 436 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 308 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu