Txinatar krabelina (Dianthus chinensis; txinera tradizionalez: 石竹; pinyinez: shi zhu) Kariofilazeoen familiako eta urteko landarea da, 15-30 cm luzea, zurtoin gogor zuzena eta lantza egiturako hosto berde apala duena. Zurtoinaren puntan izaten ditu loreak, bata bestearen inguruan sorta moduan antolatuak. Krabelinak kolorez zuriak, zuri gorriak, gorriak edo nabarrak izan daitezke. Apaingarri gisa oso erabiliak dira.[1]

Txinatar krabelin
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaCaryophyllaceae
LeinuaCaryophylleae
GeneroaDianthus
Espeziea Dianthus chinensis

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.