Caryophyllaceae

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkaraz esaten da. Hosto oso eta aurkakoak dituzte. Loreek 4-5 sepalo aske dituzte, infloreszentziatan edo bakarka antolatuta daude, eta kutxatila-moduko fruitu lehor eta zabalkorra dute.

Kariofilazeoak (Caryophyllaceae) Magnoliopsida klaseko landaren loredunen familia bat dira (belarrak eta zuhaixkak). Familia honetan krabelina sartzen da, besteak beste. 88 bat genero ditu, eta 2.000 espezie inguru.

Caryophyllaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
Familia Caryophyllaceae
Azpibanaketa
Ikusi testua

Gehienbat landare belarkarak dira, urtekoak edo bizikorrak. Loreak, gehienetan, hermafroditak dira, erregular eta pentameroak, hau da, 5 petaloz eta 5 sepaloz osatua. Fruitua ez da mamitsua, eta kapsula edo nukula izaten da.

Azpifamiliak aldatu

  • Alsinoideae: estipularik (txorten-hostorik) gabeak, eta petaloak lotu gabeak.
  • Silenoideae: estipularik gabeak, eta petaloak lotuak.
  • Paronychioideae: estipula mamitsuak, eta petaloak lotu gabeak edo lotuak.

Generoak aldatu

Familiak 88 genero ditu.

Erreferentziak aldatu

  1. Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x..

Kanpo estekak aldatu