Txinako Gosete Handia

Txinako Gosete Handia (txinera sinplifikatuz: 三年大饥荒; pinyinez: sān nián dà jī huāng, euskaraz: «gosete handiko hiru urteak») Txinako Herri Errepublikaren historiaren garaia izan zen, 1959 eta 1961 artean, noiz gosete orokorra jazo zen. Zenbait ikertzailek 1958 edo 1962 urtea ere barne hartzen dute. Txinako Gosete Handia gosete hilgarrientzat eta gizakiak giza historian eragindako hondamendi handienetakotzat hartzen dute.[1] Hildakoen kopuruaren estimazio gehienak 15 milioi eta 55 milioi artean daude.[2] Probintziarik kaltetatuenak Anhui (%18en hildakoak), Chongqing (%15a), Sichuan (%13a), Guizhou (%11) eta Hunan (%8a) izan ziren.

Txinako Gosete Handia
Irudia
MotaGosete
Honen parte daAurrerako Jauzi Handia
Denbora-tarte1959 - 1961
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
KausaAurrerako Jauzi Handia
Four Pests Campaign (en) Itzuli
Pertsona hilak15.000.000
45.000.000

Gosetearen arrazoi nagusiak Aurrerako Jauzi Handia, herri-komuna eta beste akats politiko batzuk izan ziren. 1962. urtearen hasierako «7.000 Koadroen Konferentzian», Liu Shaoqik, Txinako Herri Errepublikako bigarren presidenteak, gosetea %30ean hondamendi naturalei egotzi zien formalki, eta %70ean politika okerrei.[3] Erreformak eta Irekiera kaleratu ondoren, Txinako Alderdi Komunistak (PCCh) ofizialki 1981ean («Boluan Fanzheng» garaian) gosetea, batez ere, Aurrerako Jauzi Handiaren akatsengatik, baita Mugimendu Antieskuindarrengatik ere, hondamendi natural batzuez eta sino-sobietar hausturagatik izan zela adierazi zuen.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. Smil, Vaclav. (1999-12-18). «China's great famine: 40 years later» BMJ : British Medical Journal 319 (7225): 1619–1621. doi:10.1136/bmj.319.7225.1619. ISSN 0959-8138. PMID 10600969..
  2. (Ingelesez) «The Institutional Causes of China’s Great Famine, 1959–1961» Review of Economic Studies.
  3. (Txineraz) «刘少奇"三分天灾,七分人祸"提法的由来(2)--中国共产党新闻» Herri Egunkaria.
  4. (Txineraz) 中华人民共和国中央人民政府. 关于建国以来党的若干历史问题的决议. .

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau Txinako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.