Txilin, panpalina[1], txintxarri edo kanpaitxo[2] bat ezkila txiki bat da, abisatzeko, apaintzeko, arreta deitzeko edo beste helburu batzuetarako erabiltzen dena.

Txilin
Idiofonoa
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena111.242.222

Erabilpena aldatu

Eskuarekin astintzen den tresna da, helduleku bati lotuta dagoen kanpai txiki batez osatua. Helduleku horri garoa ere esaten zaio euskaraz[3].

Ez eskuz bakarrik, txilinak sabaitik edo ate batean zintzilikatu daitezke, eta hari batetik tiraka jo, edo pieza bati joz, atea irekitzean ere egin dezake soinua, adibidez, denda batean. Eliza katolikoaren tintinnabulum objektu liturgikoan, makila baten gainaldean egoten da zintzilik txilina, Erromatarren garaiko tintinnabulum paganoetan egoten ziren bezala.

Dekorazio-objektu artistikoak ere izan daitezke, edo apaingarri soil ere, adibidez Gabonetako apaingarri gisa ateetan edo zuhaitzean zintzilik jartzeko.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «OEH - Bilaketa - Panpalina» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  2. Fundazioa, Elhuyar. «campanilla» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  3. «OEH - Bilaketa - Garo» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu