Tintinnabulum (katolikoa)

Tintinnabulum bat (latinezko tintinnabulum-etik, txilina) txilin bati eusten dion makila bat da, katolizismoko objektu liturgiko bat, prozesioetan eta (Gorpuztikoan adibidez) pertsona batek bi eskuekin eutsiz ateratzen duena. Erroma Klasikoan erabiltzen zen tintinnabulum paganoarekin alderatuta, oso objektu desberdina da.

Tintinnabulum (katolikoa)
ezkila eta insignia (en) Itzuli

Erabilpena aldatu

Ez da izaten tintinnabulumik eliza guztietan. Egoitza Santuak basilikaren duintasuna eskaintzen dien elizei ematen dien intsignia bat da, konopeo edo umbraculum delakoarekin batera. Basilika batean konopeoarekin batera, aldare nagusian kokatzen da tintinabulo, Aita santuaren duintasunaren sinbolo gisa eta harekin duen loturaren erakusgarri gisa[1].

Ohikoan tintinabuloaren goialdean basilikako santuaren edo adbokazioaren irudiaz gain, kanpaidorre baten antza duen elementu arkitektoniko txiki bat egon daiteke, eta beran zintzilik txillina.

Erdi Aroan, tintinabuloak funtzioa zuen prozesioetan Aita Santuak Erromako herriarekiko zuen hurbiltasuna iragartzekoa.

21. mendeko basilika katolikoen liturgian ez dago derrigortasunik edo arau zehatzik tresna erabiltzeko[2].

   
Ezkerreko Brujasko prozesioan, ezkerrean eusten dio gizon batek tintinabuloari. Bestea, Salamancako Katedralekoa da.


Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Salamancako Katedrala, Informazio panela. (2023-01-02). Tintinábulo. (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  2. (Gaztelaniaz) Sevilla, Diario de. (2012-03-06). «Las obligaciones del título» Diario de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).

Kanpo estekak aldatu