Txikito Gallarta pilotalekua
Txikito Gallarta pilotalekua Abanto-Zierbenako Gallarta auzoko pilotalekua da, Arsenio Merodio Oliván pilotariaren omenez, Txikito Gallartakoa izena darama. 1973ko ekainaren 13an inauguratu zutenetik[1] hainbat pilota-partidu nagusi jokatu dituzte bertan, final asko tartean. Pilotalekuko goiko solairuan jai-alaia goresten duen mural bat egitea adostu zuten Marcelino Bañales herriko artistarekin. Eraikin honetan kontzertuak eta beste ekitaldiak ere ospatu dituzte.
Txikito Gallarta pilotalekua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gallarta |
Koordenatuak | 43°19′N 3°04′W / 43.32°N 3.07°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1973ko ekainaren 12a |
Izenaren jatorria | Arsenio Merodio |
Kontaktua | |
Helbidea | Blasco Ibáñez pasealekua |
Gallarta PelotazaleAldatu
1974. urtean herriko gazteen artean euskal pilota bere modalitate guztietan sustatzea helburu zuen Gallarta Pelotazale Elkartea sortu zuten. Elkarteko zuzendaritza-batzordeak programak prestatu eta plangintza orokorrak burutzen ditu. Horrela jaio ziren herrian dauden hainbat txapelketa, norgehiagoka profesionalak, eskolarteko torneoak...
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |