Europa leagueko logoa

UEFAko Europa League, UEFAk urtero antolatzen duen Europako futbol kluben txapelketa da. Mundu mailan, hain zuzen ere, bigarren ligarik garrantzitsuena da UEFAko Txapeldunen Ligaren atzetik.

Historia

aldatu
Europa leagueko kopa

Lehenengo edizioa 1971ean hasi zen UEFA Europa League (orduan UEFA Kopa izenarekin ezaguna). Bertan Europako liga desberdinetako taldeek hartzen zuten parte eta eliminatorioak jokatzen ziren finalera iritsi arte. 1999-2000 denboraldian UEFA Kopa eta Europako Kopa konbinatu ziren, eta horrela sortu zen gaur egungo formatua.

Txapelketa hau gehien irabazi duen taldea Espainiako Sevilla taldea da: 2006, 2007, 2014, 2015, 2016, 2020 eta 2023 urteetan.

Irabazle onenak

aldatu
Taldea Kopak
Sevilla FC 7
Juventus FC 3
Inter de Milan 3
Liverpool FC 3
Atlético de Madrid 3
Borussia Mönchengladbach 2
Real Madrid 2
IFK Göteborg 2
AC Parma 2
Feyenoord Rotterdam 2
FC Porto 2
Eintracht Frankfurt 2
Chelsea FC 2
Tottenham Hotspur 2