![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/da/Shanghai_-_Nanjing_Road.jpeg/320px-Shanghai_-_Nanjing_Road.jpeg)
Shanghai Txinako hiri handiena da baina ez da hiriburua. Hiriburua Pekin da. 2017ko datuen arabera 24.183.300 biztanle ditu eta alboan dituen hiriak batera hartuta 34 milioitara iristen da.
Geografia
aldatuTxinako ekialdean kokaturik dago. Ibai Urdina (Yangzi) itsasoratzen den tokian dago. Montzoi sasoia udan izaten da eta horregatik beroa eta euritsia izaten da. Neguan tenperatura epela izaten da.
Historia
aldatuAntzinatik eremu garrantzitsua izan zen gatza eta kotoia ekoizten zuelako. 1553 urtean sortu zen Shanghai, harresiak eraiki zituenean.
1937 urtean japoniarrek konkistatu zuten baina 1945 urtean Txinara itzuli zen.
Leku ikusgarriak
aldatu- Yu lorategiak
- Shanghaiko Disneyland
- Qibao
Irudiak
aldatu-
Lujiazui auzoko etxeorratzak.
-
Bund (itsasertza).
-
Yu lorategiak.
-
Shanghaiko Disneyland.
-
Qibao zaharra.