Hong Kong Asiako hiri bat da eta Txinan dagoen hiri ezaguna. 1997 arte Erresuma Batuaren menpe egon zen eta orain Txinaren barruan dago baina egoera berezi batean. 2017ko datuen arabera 7.409.800 biztanle ditu.
Geografia
aldatuHong Kong hiria Txina hegoaldean kokaturik dago kokaturik dago, Perla ibaiaren deltan. Penintsula txiki bat eta inguruan uharte ugari ditu. Eremu aldapatsua da eta mendi altuena Tai Mo Shan da, 958 metrotako altuera duena.
Montzoi sasoia udan izaten da eta eurite handiak izaten dira. Hala ere bero handia egiten du.
Irudiak
aldatu-
Hong Kong.
-
Hong Kongeko etxeorratzik altuena (484m).
-
Altueran bigarrena (415m).
-
Bruce Lee karatekaren estatua.