Txikipedia:Txilibitoa (alardekoa)

Txilibitoa.

Txilibitoa flauta mota bat da, eta beraz, aerofonoa.

Nolakoa da?

aldatu

Garai batean flauta hauek hezur, kanabera edo zurezkoak omen ziren, baina azken aldian metalezkoak izaten dira. Gaur egun, gehienbat, Irlandako sei zuloko flauta zuzen metalikoak (whistle) eta flauta gozo txikiak (zuloetan aldaketak eginik) erabiltzen dituzte.

Nola jotzen da?

aldatu

Bi eskuekin hartu eta ahokoa ezpainetan jarririk, bestelako ahokodun flauta zuzenen antzera jotzen da.

Txilibitoa euskal herri-musikan

aldatu

Noiztik ez badakigu ere, aspaldidanik, Hondarribiko, Irungo eta Tolosako Festa Nagusietako alardeetan ospatzen diren militar-kutsuko desfileetan berezko martxak eta doinuak jotzeko, talde handia osatuz eta danbor-bandaren laguntzaz, halako bi eskuko flauta zuzenak erabiltzen dituzte. Garai batean “pifano” edo zeharkako flauta txikiak ere erabiltzen ziren.