Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 16.929 |
🔎 Azalera | 28,63 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 16 metro |
![]() |
Hondarribia Gipuzkoako udalerri bat da. 17.049 biztanle ditu.
Geografia
aldatuHegoaldean Irun udalerria dauka, eta parez pare Hendaia (Lapurdi).
Hiru herri hauek Txingudi badian kokatuta daude. Badia horretan itsasoratzen da Bidasoa ibaia, eta hantxe dago Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko muga. Baita espainiar eta frantziar estatuen muga ere.
Auzo hauek ditu: Akartegi, Amute-Kosta, Arkolla, Gornutz, Jaitzubia, Mendelu, Puntalea eta Ziminaga.
Herrigunean ere bi zati desberdintzen dira: batetik, harresien barruan dagoen alde zaharra. Bestea, portua.
Historia
aldatu1203. urtean Gaztelako erregeak hiri-gutuna eman zion Hondarribiari. Baina aurretik ere egon zen herrixka bat bertan, Nafarroako erresumaren barruan.
Demografia
aldatu2019an 16.937 biztanle zituen.
Politika
aldatu2019ko udal hauteskundeen ondoren, Txomin Sagarzazu aukeratu zuten alkate.
Euskara
aldatu2016an herritarren %63,71 euskalduna zen.
Kultura
aldatuIrailaren 6tik 11ra bitartean Guadalupeko jaiak ospatzen dira eta egun handia 8an da.
Eraikin garrantzitsuak
aldatu- Gaztelua. XVI. mendekoa.
- Jasokundeko Andre Maria eliza. XV. mendekoa.
- Guadalupeko baseliza. XVIII. mendekoa.
- Zuloaga jauregia. XVIII. mendea.
- Harresia
Hondarribiar ezagunak
aldatu- Txomin Artola (1948), abeslaria
Argazki galeria
aldatu-
Jasokundeko Andre Mariaren eliza
-
Guadalupe baseliza
-
Txalupak portuan