Txikipedia:Irun
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 62.933 |
🔎 Azalera | 42,8 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 20 metro |
![]() |
Irun Gipuzkoako udalerri bat da. 61.855 biztanle ditu.
GeografiaAldatu
Auzo hauek ditu: Anaka, Behobia, Bidasoa, Katea, Lapitze, Olaberria, Meaka, Artia, Anzaran, Santiago, Bentak
HistoriaAldatu
Erromatarren garaiko aztarnak topatu dira hirian.
Erdi Aroan Irun Hondarribiaren menpe egon zen. 1766an lortu zuen independentzia.
DemografiaAldatu
2019an 59.899 biztanle zituen hiriak.
PolitikaAldatu
2019ko udal hauteskundeen ondoren, José Antonio Santano aukeratu zuten alkate.
Eraikin garrantzitsuakAldatu
- Junkaleko Andre Mariaren eliza. XVI-XVII. mendeetan eraikia.
- Udaletxea. XVIII. mendekoa.
- San Martzial baseliza. XVI. mendekoa.
- Arbelaitz jauregia. XVI. mendekoa.
- Urdanibia jauregia. XVII. mendekoa.
- Ama Xantalen baseliza. X. mendekoa. Gipuzkoan garai hartako bakarra.
- Gaztelu zahar. XVI. mendekoa.