Tora bat zabalik.

Tora judaismoaren testu sakratu bat da. Bibliako lehen bost liburuek osatzen dute (kristauek Itun Zaharra deitzen dioten zatia): Genesia, Exodoa, Lebitarrena, Zenbakiak eta Deuteronomioa.

Torak, hasieran, mundua nola sortu zen kontatzen du. Gero, Jainkoaren legeak azaltzen ditu; Hamar Aginduak, besteak beste. Juduek uste dute Jainkoak bost liburuen legeak eman zizkiola Moises profetari Sinai mendian.

Sinagoga judu guztiek dute Toraren kopia bana gordeta. Kopia eskuz idatzita egoten da, pergaminoetan (animalia-larruzko orri biribilduak). Sinagogako ekintza gehienetan, kongregazioko kide batek Tora irakurtzen du. Sinagoga gehienek Tora osoa irakurtzen dute urtebetean.

Hebreeraz, Torak “irakatsi” edo “bidea erakutsi” esan nahi du. Zentzu zabal horretan, irakaskuntza judu guztiak kontsideratzen dira Toraren parte, hala nola Biblia hebrearra, Talmuda eta idatzi gabeko tradizio juduak.