Tarantula (Lycosa tarantula) Lycosidae familiatik datorren armiarma da. Animalia artropodo hau araknidoa da, hortaz, 4 hanka pare ditu. Animalia ornogabea hau gautarra da.

   Ba al dakizu   

Europarrak Amerikara iritsi eta armiarma handiak ikusi zituztenean, tarantula izena jarri zieten, ikusi zituzten handienak baitziren. Horregatik, orain "tarantula" izena amerikar armiarma handientzat gordetzen da, eta Europako tarantulak (hemen deskribatzen direnak) "armiarma otso" izenarekin geratu ziren.

   Ba al dakizu   
Espazioan ikusten den emisio-nebulosarik handiena Tarantula izena du.
Tarantula
Tarantula.

Nolakoak dira? aldatu

   Ba al dakizu    

Armiarma nahiz eta eskeletoa ez izan, heldua egiten den arte urtero 2 edo 3 aldiz aldatzen du haren exoeskeletoa.

Tarantulak nahiko handiak dira haren familiaren beste animalia batzuekin konparatzen baditugu. Gorputza bakarrik (hau da, hankak neurtu gabe) neurtzen badugu, emeen kasuan batez beste 27 mm neurtuko du, eta arren kasuan batez beste 19 mm neurtuko du. Bestalde, tarantula batek 100 gramo eta 155 gramo artean pisatzen du. Animalia hau ornogabea da, baina exoeskeletoa du, hau da kanpoko geruza gogorra. Beste alde batetik, tarantula batek 10 hanka dituela dirudien arren, 8 hanka ditu, besteak bi pedipalpo dira eta usaintzeko eta ehiza egiteko balio dute. Tarantulak beltzak, marroiak, grisak edo kolore bizikoak izan daitezke. Haien ilearen kolorea definitzen du tarantula beraren kolorea.

Tarantulek pozoia dute, baina, berez, tarantularen pozoiak ez du sintoma larririk eragiten gizakietan, eta are gutxiago bizia arriskuan jartzen. Azkenik, arrak bi urtera arte bizi daitezke, eta sexu-heldutasunera iritsi eta gutxira hiltzen dira. Emeak, ordea, lau urte edo gehiago bizi ahal dira dira.

 
Tarantula aurretik begiratuta.

Zer jaten dute? aldatu

Haragijaleak dira eta, besteak beste, intsektu, sagu, txori-kume, igel eta apoez elikatzen dira gehienbat. Gauez ehizatzen dute eta pozoia injektatzen dute biktima geldiaraziz eta pozoi hori oso toxikoa da animalia batzuentzat. Haien dieta proteinaz beterik dago eta hori lagungarria da haien azal-aldaketarako. 3 eta 5 egun artean egon daitezke elikatu gabe.

 
Tarantula ehizatzen.

Nolakoa da bere bizilekua? aldatu

 
Haitzuloa.

Tarantulak munduko eremu guztietan bizi dira, baina araknido hauek bakartiak direnez, eremu bakartuetan, ilunetan eta beste animalia batzuk ibiltzen ez diren eremuetan bizi dira, hau da, ia kasu gehienetan haitzuloetan. Tarantula emea bere haitzuloan bizi da bizitza osoan, eta han ehizatzen du ezkutatuta. Hala ere, arrak, haitzulotan babesten diren arren, lurraldea zeharkatzen dute emeen eta ehizaren bila. Biek kobazuloak erabiltzen dituzte hibernatzeko.

 
Tarantulen munduko distribuzioa.

Zeintzuk dira haren mehatxuak? aldatu

Tarantulek, sinetsi ez arren, harrapari asko dituzte. Tarantulen ugaztun-harrapariak mapatxeak, azeriak, jaguarrak, pumak, katamotzak... izan daitezke. Hegazti harrapariak ugariak dira, hegazti haragijale edo orojale guztiek tarantula jaki gisa ikusten dute. Narrastien barruan suge asko, eta musker guztiak, iguana berdea izan ezik, harrapariak dira. Beste artropodo batzuk eta parasito batzuk ere harrapatzen dituzte tarantulak, eta, beraz, etsai kopuru handia dute. Baina animaliak ez dira mehatxu bakarrak, gizakiek oso mehatxu handia suposatzen dute araknofobia izeneko fobia dela eta.

Nola ugaltzen dira? aldatu

   Ba al dakizu    

Esperma utzi ondoren arrek ihes egiten dute emeak jan ahal dituztelako.

Arrek oihal txiki bat egiten dute sabeletik ateratzen den esperma pilatzeko; ondoren, bulboak erabiliz xurgatzen dute, eta bikote bila hasten dira akoplamendua egiteko. Emeak onartzen duenean, arrak egindako oihalera hurbiltzen da eta han intseminatzen da. Emea 10 eta 2000 arrautza artean uzten ditu espeziearen arabera eta normalean prozesu hau martxoan edo apirilean gertatzen da euri gehien egiten duen hilak direlako eta horrela kumeak jaiotzean janari asko lor dezakete. 500 eta 1000 kume artean jaio daitezke.

Zer da araknofobia? aldatu

Munduan dauden fobia arruntenetariko bat da eta armiarmiei eta tarantulei izandako beldur irrazionala da. Gradu desberdineko araknofobiak daude: Batzuk bakarrik armiarma handiei diete beldur, Lycosidae, Theraphosidae eta Sparassidae familiakoei esate baterako, baina beste muturreko kasu batzuetan armiarma txikiei izan ahal diete beldur, Salticidae eta Araneidae familiekoei adibidez. Sintoma nagusiak izerdia, arnasketa azkarra edo irregularra, takikardia eta goragaleak izaten dira. Aipatzekoa da pertsona gehienek tarantulei beldurra diotela oso handiak direlako eta itxura bitxia dutelako; baina, egia esan, armiarma horiek ez dira arriskutsuak gizakiarentzat.

   Ba al dakizu    

Armiarma handi askori tarantula izena ematen zaie nahiz eta tarantulak ez izan.

 
Tarantula gizaki baten eskuan.

Maskotak izan daitezke? Irakurri edo entzun deskribapena aldatu

       Entzun!

Nahiz eta araknofobia jende asko duen, badago jendea tarantulak maskota bezala dituena, eta denborarekin gero eta pertsona gehiago dituzte maskota bezala: ez dute gaizki usaintzen, asko egon daitezke jan gabe eta ez dute soinu handirik egiten, beraz pertsona askorentzako oso aukera ona dira. Baina, hala ere, kontuz izan behar dugu, badagoelako jendea aspertzen dena maskota bat izateaz, eta edozein lekuetan uzten dituzte. Horrek ingurumen-arriskuak eta -arazoak eragin ditzake, bertako ekosistema hondatu ahal dituztelako, predatzaile gisa sartu ahal direlako bertan.

Gehiago jakiteko estekak aldatu

https://www.bioenciclopedia.com/tarantula/

https://www.faunaiberica.org/arana-lobo