Tallin Iparraldeko Europako hiri bat da, bai eta Estonia izeneko herrialdeko hiriburua eta hiririk handiena ere. 2018ko datuen arabera, 450.000 biztanle inguru ditu; Estoniako biztanleen erdia-edo bizi da, gutxi gorabehera, hiri honetan. Beraz, herrialde honetako hiririk garrantzisuena ere bada, politika, ekonomia eta kultura aldetik.

Itsaso Baltikoaren ertzean dago, herrialdearen iparraldeko kostaldean, baina Finlandiako golkoa deitzen denaren hegoaldean.

Historia apur bat aldatu

XIII. mendetik 1918ra arte, hiriak Reval izena zuen. XI. mendean, ba omen zegoen estoniarrek egindako zurezko gaztelu bat gain batean. XIII. mendearen hasieran, errege daniar batek konkistatu zuen hiria, eta daniarrek denbora luzez izan zuten hiria haien eskumendean; batzuen arabera, hiriaren izenak "daniarren hiria" esan nahi du, hain zuzen ere.

Hiri hau Hansako Liga delakoan sartuta egon zen XIII. mendetik aurrera; Liga delako hori Iparraldeko Europako merkataritza-erakunderik indartsuena izan zen XVII. mendera arte.

Geroagoko garaietan, hiriak gorabehera ugari izan ditu, historia aldetik. Germaniarren, suediarren eta errusiarren mende egon zen; 1918an, Estoniako Errepublika eratu zen eta hiria errepublikako hiriburu bihurtu zen, lehen aldiz. Izan ere, 1940. urtean, sobietarrak Estonian sartu ziren eta herrialdea independentzia galdu zuen. Baina Sobietar Batasuna 1991n desegin zenean, Estoniak berriro independentzia irabazi zuen eta hiria berriro estatu independiente bateko hiriburua bihurtu zen. Dena dela, hiriko biztanleen arteko hirutik bat gutxienez errusiar jatorrikoa da.

Leku ikusgarriak aldatu

Turismoak indar handia du Tallinn hiriko ekonomian. Bertako monumenturik garrantzitsuenak hiriko harresi zaharrak eta Alexander Nevsky katedral ortodoxo errusiarra dira. Hiriko alde zaharra oso ondo kontserbatuta dago eta, horregatik, Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk.