👨👨👦👦 Biztanleak 563.402 |
🔎 Azalera 163.270 km² |
🏙️ Hiriburua Paramaribo |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Surinam Hego Amerikako estatu bat da. Hiriburua Paramaribo da.
Geografia
aldatuMendirik garaiena Juliana da eta 1.230 metro ditu.
Ibai garrantzitsuenak hauek dira: Corentin, Surinam eta Maroni.
Klima beroa eta hezea du. Urte osoan euri asko egiten du.
Historia
aldatuEuroparrak iritsi aurretik, karibeak bizi ziren Surinamgo lurretan
1602an iritsi ziren lehen europarrak (holandarrak).
XVII. mende amaieran Afrikako esklabo beltzak eraman zituzten Surinamera, kafea eta azukre-kanaberak lantzeko.
1863an esklabotza debekatu zuten, eta ondorioz Asiako hainbat herrialdetako langileak eraman zituzten Surinamera.
1815ean bauxita mineralaren meategiak aurkitu zituzten, eta herrialdearen ekonomiaren iturri garrantzitsuena bihurtu ziren.
1975ean lortu zuen independentzia Surinamek.
Demografia
aldatuEtnia eta erlijio desberdin asko dago Surinamen, amerindirarren, europar konkistatzaileen, Afrikako esklaboen eta Asiako langileen ondorengoak.
Populazioaren %37 indiar eta pakistandarrak dira; %31,3 kreoleak; %14,2 javatarrak; %8,5 beltzak; %3,1 amerindiarrak; %2,8 txinatarrak; eta %1,4 holandarrak;
Erlijioari dagokionez, populazioaren %26 hinduista da, %21,6 kristau katolikoa, %18,6 musulmana; eta %18 kristau protestantea.
Kultura
aldatuHizkuntza ofiziala nederlandera da.