
Nederlandera Herbeheretan eta Belgikako zati batean hitz egiten den hizkuntza da. Herbehereetako koloniak izan ziren herrialdeetan ere hitz egiten da, adibidez Indonesian, Hegoafrikan, Surinamen eta Erdi Amerikako hainbat uhartetan. Guztira 24 milioi pertsonak hitz egiten dute mundu osoan.
Ezaugarriak Aldatu
Hizkuntza germanikoen taldekoa da, ingelesa, alemana edo suediera bezala.
Dialektoak Aldatu
Neerlanderak hainbat dialekto ditu:
- Herbehereetako eskualde bakoitzak bere dialektoa du: "holandera", "brabantera", "groningenera", "limburgera"...
- Belgikako Flandria eskualdean egiten denari "flandriera" esaten zaio.
- Hegoafrikan egiten den neerlanderari "afrikaans" esaten zaio.
Entzun nahi neerlandera pixka bat? Aldatu
Aldameneko taulatxoan klik eginez entzun dezakezu neerlanderazko hitzaldi txiki bat: