Silikato sodikoa

Silikatoa silizioa anioi (karga negatiboa duten atomoak) moduan duen konposatu kimikoa da. Silikatoen gehiengoa oxidoak dira, beste batzuekin batera: hexafluorosilikatoak ([SiF6]2−) eta beste anioiak. Silikatoak, anioi silikatoz osatzen dira.

Elementuak aldatu

Silikato mineralak, gehienetan, osatuta daude: oxigenoa duten talde tetraedrikoz (lau aurpegi dituen irudi geometriko poliedro bat), atomo bana tetraedroaren lau erpinetako bakoitzean eta silizioz (atomo bana tetraedro bakoitzaren erdian).

Ezaugarri kimikoak aldatu

Horrelako mineral guztiak silizoz eta oxigenoz osatuta daude.

Hauek, lurrazalaren % 75 baino gehiago osatzen dute, eta arroken osagai garrantzitsuenak dira. Halako asko daude, hala nola, basaltoa, granitoa eta buztina. Uste denez, silikato eta kuartzoen batuketak lurrazalaren zati ezagunaren % 95 a osatzen dute.

Silikato motak aldatu

Silikato mota asko daude, silikato minerala, silikato sodikoa…

Silikatoaren egituraren arabera, hauek dira motak: nesosilikatoak edo ortosilikatoak dira, ziklosilikatoak, filosilikatoak, inosilikatoak, sorosilikatoak eta tektosilikatoak. Silikato batzuk, ordea ez dira bost talde hauetako kide. Adibidez, amiantoaren eta esteatitaren kasua.

Eraketa aldatu

Gehiena, arroka eruptiboetan (laba likidoa hoztean sortutako arroketan) aurkitzen da,  arroka hauek, tenperatura eta presio altuan sortzen dira.

Harri metamorfikoen (Arroka egitura gogorra, sendotasun handikoa eta mineral batez edo gehiagoz osatutakoa) eraketa-baldintzetan sortzen dira silikato hauek, horietako batzuk egitura ez hain trinkoekin eta hidroxiloekin, adibidez, serpentinen eta talkoen kasuan.

Bestalde, arroka sedimentarioetan ez dago silikatoen eraketarik, haien eraldaketaren faseak baizik, gehienetan geruzadun egiturenak. Orokorrean, ur askorekin nahasten dira, normalean buztinekin gertatzen den bezala.