Txikipedia:Sare sozialak

      Entzun!

Sare sozialak web plataforma bitartez pertsonen arteko harremanetarako zerbitzuak eskaintzen dituzten Internet-zerbitzuak dira. Hainbat talde, zerbitzu, gidari, programa eta errezeptorez osatuta dago, baina batez ere, nolabaiteko harremana, laguntasuna daukaten pertsonek osatzen dute.

Gehienetan, sare sozialak beste herrialdetako pertsonekin komunikatzeko erabiltzen dira, posta elektronikoak eta beste hainbat zerbitzuk dituzten mugak ez dituztelako. Bestalde, norberak bere argazkiak edo bideoak erakusteko erabili ohi dira ere bai.

Oinarrizko egitura aldatu

Sare sozialak web-ean oinarritzen diren zerbitzuak dira, non, sistema batean erabiltzaile pribatu edo publiko bat sor daitekeen. Gehienetan, sare sozialak beste herrialdetako pertsonekin komunikatzeko erabiltzen dira, posta elektronikoak eta beste hainbat zerbitzuk dituzten mugak ez dituztelako. Sare sozialetako zerbitzu guztien erabilera egiteko erabiltzaileak kontua sortu beharko du, baita erabiltzaile profila ere. Hala ere, sare sozial gehienek hauek bisitatzeko aukera ematen dute, bertako irudiak eta informazioa kargatuz kontua izan ez arren.

Erabilerak aldatu

Negozioa aldatu

Sare sozialek pertsonak konektatzen dituzte ordaindu gabe, horregatik, onuragarria izan daiteke enpresa txikientzat. Sare sozialak, produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten enpresa eta bezeroen arteko harremana kudeatzeko tresnak izan daitezke. Gainera, enpresek ere, plataforma hauek erabil ditzakete haien iragarkiak igotzeko publizitate gisa.

Gaur egun, enpresa handi nahiz txikiek sare sozialak erabiltzen dituzte bezeroekin komunikatzeko eta horrela, bere web orrialdeetan eragin handiagoa lortzeko, pertsonak haien denda "on-line"-an kontsumitzera helbideratzeko loturak zabaltzen dituzte sare sozialetan partekatuz.

Kontsumitzaileak ohiko publizitatetik urruntzen ari dira (telebista, egunkaria, irratia, aldizkariak...). Hori dela eta, geroz eta gehiago jotzen dute sare sozialetara, era librean kontsumitu nahi dutena bilatzeko edo-ta informazioa lortzeko aukera dute, hau da, erosketa erabakiak hartzeko.

Hezkuntza aldatu

Sare sozialen zerbitzuen erabilera hezkuntzan, ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako ona izan daiteke, gainera taldelana erraztu dezake eta ikasle bakoitzaren bakar lana handitu dezake. Besteak beste:

Haurrentzako sare sozialak ere sortu dira. Helduek egiten dituzten gauza asko egin ditzakete, baina gainera, lagunekin jolastu ahalko dute eta jolastuz lagun berriak egin ditzakete.