Txikipedia:Saina Nehwal

Saina Nehwal 1990ko martxoaren 17an jaiotako kirolari indiarra da, bere kirola badmintona da eta bertan  lehiatzen da, banakako modalitatean.

Kirol ibilbidea aldatu

Nazioarteko 24 titulu irabazi ditu, Superserieen hamar titulu barne. Bere lorpen handienetarikoak hauek dira:

Joko olinpikoak aldatu

Udarako 3 joko olinpikotan parte hartu zuen 2008 eta 2016 urteen artean, 2008an Pekinen, 2012an Londresen eta 2016an Rio de Janeiron. Brontzezko domina bat lortu zuen 2012ko Londreseko joko olinpikoetan.

Munduko txapelketa aldatu

Horrez gain,  Yakartan jokatutako 2015eko munduko txapelketan zilarrezko domina lortu zuen; finala, Carolina Marinen aurka galdu ostean. Bestalde, Glasgowen leihatutako 2017ko munduko txapelketan brontzezko domina lortu zuen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Saina Nehwal. 2021-10-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).