Glasgowko hainbat irudi.

Glasgow Europako iparraldean, Eskozian dagoen hiri bat da; herrialde horretako hiririk handiena ere bada. Britainia Handia uhartearen iparraldean dago, Clyde ibaiaren ertzean, Eskoziako ekialdean. 2011ko datuen arabera, hiriak 600.000 biztanle inguru ditu, horregatik Eskoziako handiena da. Hala ere, ez da Eskoziako hiriburua, Edimburgo baizik.

Hiriak loraldi ekonomikoa izan zuen XVIII. mendetik aurrera, industriari esker, batez ere; XX. mendean, berriz, haren ekonomia gainbehera hasi zen eta, harekin batera, biztanleria ere galdu zuen. Dena den, 1980tik aurrera, hiriak indar ekonomiko eta kultural berria izan du. Horri esker, eraikin arkitektoniko berri batzuk daude; haien artean interesgarrienetakoa, Clyde ibaiaren ondoko Erakusketa-Jauregia.

Harekin batera, interesgarria da Kelvingrove Art Gallery and Museum delakoa; hiriko museorik handiena da, eta Salvador Dalí, Claude Monet, Paul Cézanne eta XIX. mendeko beste eskoziar artista askoren lanak ditu.