👶 Jaiotza 1909ko apirilaren 22a Turin |
💀 Heriotza 2012ko abenduaren 30a Erroma |
🔨 Lanbidea neurologo |
📷 Argazkiak ikusi |
Rita Levi-Montalcini (Turin, Italia, 1909ko apirilaren 22a,- Erroma, 2012ko abenduaren 30a) neurologian espezializatutako zientzialari italiarra izan zen. 1986ko Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuen, Stanley Cohen-ekin batera, nerbio sistemaren lehen hazkuntza faktorearen 4aurkikuntza egiteagatik. Bere jatorri judua zela eta, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehenago, Estatu Batuetara alde egin behar izan zuen.
Ikerketak
aldatuWashingtoneko Unibertsitatean, St Luisen zegoenean, bere aurkikuntza garrantzitsuena egitea lortu zuen: nerbio sistemaren hazkuntza faktorea bakantzea lortu zuen ehun kantzerijenoak aztertzean, izan ere, hauek nerbio zelulen hazkuntza azkarra eragiten dute.Txiten enbrioietatik tumore zatiak transferitzen zituen, nerbio zuntzez beteta zeuden zelulei masa bat ezarriz.
Rita Leviren eta Italiako industria farmazeutikoaren arteko kooperazioei buruz eztabaidak sortu ziren. Bertan lanean ari zenean, gangliosidoen inguruko jakintzak hobetu zituen. 1975ean, ,Cronassial (gangliosido jakin bat) izeneko droga bultzatu zuen. Beste ikerketa batzuek, nerbio sistema periferikoan sortutako neuropatientzako onuragarria izan zitekeela ondorioztatu zuten. Baina, gerora, Cronassial tratamendua zuten zenbait pertsonek sindrome neurologiko larriak pairatzen hasi ziren, Guillain-Barré sindromea hain zuzen ere. Alemaniak, beste zenbait herrialderekin batera, 1983an debekatu zuen. Italiak 1993an debekatu zuen.[1]
Sariak
aldatu- 1983an Stanley Cohen eta Viktor Hamburgerrekin batera Columbiako Unibertsitatean Louisa Gross Horwitz saria biologian eta biokimikan irabazi zuen.
- 1986an Stanley Cohenekin batera, Nobel Saria irabazi zuen Fisiologian eta Medikuntzan.
- 1987an National Medal of Science irabazi zuen, komunitate zientifiko estatubatuarraren onarpen handiena.
- 1999an FAOko borondate oneko enbaxadore izendatua izan zen.
- 2001ean Carlo Azeglio Ciampi, italiako errepublikako presidenteak bizitza guztirako senatari izendatu zuen.
- 2005ean Erroman Europako Neurozientzia Institutua inauguratu zuen.
- 2006ean Turingo Unibertsitate politeknikoak ingeniaritza biomedikoan honoris causa doktore izendatu zuen.
- 2008ko urriaren 23an Madrilgo Complutense Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen.
- 2011ko otsailaren 23an McGill Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Rita Levi-Montalcini. 2021-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).