Gangliosido

Nerbio-sistema zentraleko ehunetan aurkitu ohi den glikoesfingolipido-mota bat, azido sialiko molekula bat edo gehiago lotua duena

Gangliosidoak oligosakarido multzo bat duten glukolipidoak dira. Nerbio-sistema zentraleko zeluletan oso ugariak dira.

Gangliosidoa.

Egitura eta motak aldatu

Gangliosidoak zeramidaz (esfingosina + gantz-azidoa), oligosakarido batez eta azido sialikoz osaturik daude. Azido sialiko hau amino talde bat duen azukre azidoa da. Azido sialiko ugariena Azido N-Azetilneuraminikoa da (NANA). Molekula anfipatikoa da.

60 gangliosido desberdinetatik gora identifikatu dira dagoeneko.

Garrantzi biologikoa aldatu

Nerbio-sistema zentraleko zeluletan aurkitzen dira eta bertan mintzeko lipidoen %6a osatzen dute[1]. Zelula mintzen kanpoaldeko geruzan kokatzen dira eta gangliosidoen buru polarrak hormona glikoproteiko zehatz batzuen errezeptoreak dira.

Historia aldatu

Ernst Klenk zientzilari alemaniarrak isolatu zituen aurrenekoz 1942 urtean. Garuneko ganglioen zeluletan aurkitu zituenez gangliosido izena eman zien[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Stryer, Lubert. (1975). Biosynthesis of Macromolecular Precursors. W H Freeman & Co, 486 or. ISBN 0-7167-0174-X..
  2. «Gangliosides, structure, occurrence, biology and analysis» web.archive.org 2009-12-17 (Noiz kontsultatua: 2018-12-22).

Kanpo estekak aldatu