Migel Iturbide panderoa jotzen. Donostia, 1984.

Pandero txindak idiofonoen familiako soinu-tresnak dira, panderoa nagusiki menbranofonoa bada ere.

Nolakoak dira?

aldatu

Metalezko txapa zirkularrak izaten dira. Erdian zulo bat izaten dute eta iltze batekin panderoaren zurezko uztaian binaka jarriak egoten dira.

Nola jotzen dira?

aldatu

Panderoa jotzerakoan txindek bata bestearen kontra jotzen dute, errepike moduko bat emanez.