Orratz handia Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi den arrain bat da.

Orratz handia

Euskaraz orratz handia esaten zaio. Luzea eta argala da eta orratz baten itxurako ahoa du.

Izen zientifikoa Syngnathus acus da.

Deskribapena

aldatu
 
Orratz handiaren marrazkia.

Gorputz luzea du. Normalean 35cm ingurukoa. Inguruan kolore marroiak eta berdexkak ditu eta sabelaldean kolore argiagoak. Mutur luzea du eta honen amaieran begiak eta ahoa ditu konkor baten aurrean.

Bizitokia

aldatu

Ur gazietan bizi da. Normalean 15-20 metrotako sakoneran aurkitzen dira. 100 metrotako sakonerara heldu daitekena.

Ozeano Atlantikoan, Norvegia eta Faroe uharteetatik hasi eta Namibia eta Hegoafrikaraino. Horrez gain, Ipar itsasoan, Baltikoan, Mediterraneo itsasoan eta Itsaso Beltzean ere aurkitzen da.

Elikadura

aldatu

Belar artean ezkutatzen dira krustazeo txikiak harrapatzeko.

Ugalketa

aldatu

Obiparoak dira, arrautzen bidez ugaltzen dira. Urtean hirutan ugaltzen dira. Maiatza eta uztaila artean jaiotzen dira kumeak.

Arriskuak

aldatu
   Ba al dakizu    
Itsas zaldiak bezala, lehortu eta dekorazio elementu gisa saltzeko harrapatzen dira.

Babesturiko espeziea da.