👨👨👦👦 Biztanleak 21.477.348 |
🔎 Azalera 1.267.000 km² |
🏙️ Hiriburua Niamei |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Niger, ofizialki Nigerko Errepublika , Mendebaldeko Afrikan kokatuta dagoen barruko herrialdea da, kontinente hartako zati haren estaturik handiena da.
Hiri nagusiak
aldatu-Birni Nkonni
-Dogondoutchi
Mugakideak
aldatuIpar-mendebaldean Aljeria, iparraldean Libia, ekialdean Txad, hegoaldean Nigeria eta Benin eta mendebaldean Burkina Faso eta Mali mugakide ditu.
Ingurune naturala
aldatu- Afrikako hirgarrren ibairik luzeena den Niger (ibaia) herrialdeari izena ematen dio, nahiz eta Mali eta Nigerian duen tarte luzeena.
- Herrialdearen zati handia Saharako basamortuak hartzen du.
- Erdialdean sumendi jatorriko Aïr mendiak daude.
Klima eta landaredia
aldatuNigerrek Klima tropikal bat duenez arren, iparraldea basamortukoa du, oso beroa. Euri gehiena abuztuan izaten da. Temperatura beroa urtarriletik maiatzera izaten da. Landaredia gehiena Sabanan egoten da nagusiki, Kaoba, Kapok eta Baobab zuhaitzak.
Hizkuntza
aldatuHizkuntza ofiziala frantsesa da, baina beste batzuk erabiltzen dituzte, songhai, fula, tamashek, arabiera...