👶
Jaiotza
1875eko abenduaren 19a
Titel (en) Itzuli
💀
Heriotza
1948ko abuztuaren 4a
Zürich
🔨
Lanbidea
irakasle
📷
Argazkiak
ikusi
Mileva eta Albert Einstein.

Mileva Marić (1875-1948). Serbiar matematikaria izan zen. Einsteinen laguntzaile eta lehenengo emaztea ere.

Biografia: aldatu

Serbiako, Titel probintzian jaio zen 1875eko  abenduaren 19an eta 1948ko abuztuaren 4an hil zen Zürich-en, Suitzan.

Txikitatik izan zuen interesa, zientzia, fisika, musika, pintura, eta matematikan.

Novi Saden neska eskolan hasi zen ikasten bigarren hezkuntzako ikasketak jarraitu ahal izateko, eta unibertsitatean matrikulatu ahal izateko. Aitak baimen berezia eskatu behar izan zuen; izan ere, neskei ez zieten horrelako ikasketak egiten uzten gizonezkoentzat bakarrik baitziren.

1888tik aurrera, Sremska Mitrovicako bigarren mailako eskolan ikasten hasi zen eta bertan 1890.urtean graduatu zen matematikan eta fisikan kalifikazio gorena lortuz. Zagrebeko Errege ikastetxean ikasle bezala onartu zuten, fisika klaseetara joateko baimen berezi batekin.

Unibertsitatean zegoela, Nikola Teslaren lagun egin zen. 1896. urtean Züricheko Institutu Politeknikoan sartu zen eta emakume ikasle bakarra zen. Einstein ere han zegoen ikasten eta Mileva eta berak alaba bat izan zuten elkarrekin ezkondu aurretik. Lieserl izena zuen, eta adopzioan eman zutela uste da. Einsteinek eta Milevak 1903ko urtarrilaren 6an ezkondu ziren. Bi seme izan zituzten, Hans Einstein, eta Eduard Einstein. [1]

 
Mileva Marić

Erreferentziak aldatu

  1. Mileva Marić. 2020-09-14 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).