Erromatar Inperioaren bi zatiak, 395. urtean.

Mendebaldeko Erromatar Inperioa Erromatar Inperioaren mendebaldeko erdia zen, K.a. 286an Diokleziano enperadoreak inperioa bi zatitan banatu zuenetik aurrera. Erromatar Inperioaren beste erdia Ekialdeko Erromatar Inperioa izenarekin ezagutu zen eta beranduago Bizantziar Inperioa izenarekin.

Erromatar Inperio osoa kinka larrian zegoen K.a. 190. urtetik, hau da, tribu germaniko handi batzuk erromatarrek kontrolatzen zituzten lurretan sartzen hasi zirenetik. Erromaren nagusitasuna gero eta ahulagoa zen. Erromatar armadako talde boteretsu batzuk euren enperadore propioak ezartzen eta gustuko ez zituzten enperadoreak hiltzen saiatzen ziren. Horrek are gehiago ahuldu zuen inperioa, germaniar tribuen inbasioen aurrean.

Diokleziano enperadoreak bere kontrola berriro indartu nahi izan zuen, eta horretarako inperioa bi zatitan banatu zuen. Mendebaldeko inperioaren barruan, Iberia, Galia (Frantzia), Britainia Handiko hegoaldea, Italia, Ipar Afrika eta Germaniako zati batzuk. Ekialdeko inperioan berriz, Balkanak, Anatolia (Turkia), Sortaldea (Ekialde Hurbila) eta Egipto zeuden.

Inperioa zatitu zenetik, Erromak hiriburua izateari utzi zion. 286an, Mediolanum (gaur egungo Milan) bilakatu zen Mendebaldeko Erromatar Inperioko hiriburu. 402an, berriz aldatu zuten hiriburua, eta une hartan Ravenna bihurtu zen.

Mendebaldeko Erromatar Inperioak Mendebaldeko Europaren batasunaren hain inpresio iraunkorra utzi zuen, non 800. urtean berpiztu baitzen Karlomagnoren (frankoen erregea) koroatze inperialarekin.