Txikipedia:Nitrogeno
Nitrogenoa elementu kimiko bat da, N ikurra eta 7 zenbaki atomikoa dituena. Bi isotopo egonkor ditu, 14N (ugariena) eta 15N.
EzaugarriakaldatuNitrogenoak tenperatura arruntean gasa da. Ez du ez kolorerik ez usainik, eta Lurraren atmosferaren % 78 hartzen du. Nitrogenoa −196 ºC-ra hozten badugu likido bihurtzen da eta −210 ºC-tan solidotu. Nitrogenoak konposatuak eratu ditzakeen arren (adibidez, hidrogenoarekin erreakzionatuta amoniakoa osatzen du), ia gas geldoak bezain inertea da. HistoriaaldatuDaniel Rutherfordek nitrogenoa identifikatu zuen 1772. urtean. Ikerketan, arratoi bat jarri zuen nitrogenoz jarritako botila itxi batean, harik eta hil zen arte. Gero, botila beran kandela eta ondoren fosforea erretzen jarri zituen, biak itzali zirelarik. Orduan ohartu zen nitrogenoa eta oxigenoa elementu ezberdinak zirela, eta oxigenoak ez bezala ez zuela errekuntzan parte hartzen. AplikazioakaldatuArnasten dugunaren % 78 nitrogenoa da, eta dinitrogeno deritzon forma molekularrean dago. Gizakiontzat zuzenean beharrezkoa ez den arren, bakterio batzuek nitrogenoa erabiltzen dute beraientzat eta landareentzat beharrezkoak diren nitrogeno konposatuak osatzeko, azkenean guk geuek elikaduraren bidez lortzen ditugunak. Industrian, nitrogeno gasa elikagaiak kontserbatzeko erabiltzen da, oxigeno faltak usteltze prozesuak moteltzen baititu. Analisi kimikoak egiteko erabiltzen da. SegurtasunaaldatuNitrogeno gasa itogarria da nahiz eta toxikoa ez izan, % 100 dinitrogeno den airean ito egingo ginateke oxigeno-faltaren ondorioz. Nitrogenoaren konposatuak, nitrito eta nitratoak adibidez, landareentzako zuzenean erabilgarriak diren mantenugaiak dira. |