Masa-kilogramo baten patroia

Masa gorputz baten materia-kantitatea adierazten duen propietate fisikoa da. Pisu hitza erabiltzen da masa kontzeptua adierazteko, baino ezin ditugu bi propietate hauek nahastu; pisua indar bat da eta masa ez. Objektu baten materia-kantitatea adierazteko unitatea kilogramoa (Kg) da.

   Ba al dakizu   
Bitxitasunak:
  • Pertsona baten batez besteko masa kantitatea 62Kg-koa da.
  • Bale Urdinaren batez besteko masa kantitatea 100 eta 120 tonelada ingurukoa da.
  • Lur planetaren masa kantitatea 6.600 trilloi tonelada ingurukoa da.

Gorputz baten materia kantitatearen neurria da masa. Masa eta inertzia kontzeptuak erlazionatuta daude. Inertzia da objektu baten abiadura aldatzeko eragozpena. Zenbat eta masa handiagoa izan, orduan eta indar handiagoa behar dugu objektua mugiarazteko edota geldiarazteko; hori inertzia-masa da. Baina masari grabitazio-indarrak ere eragiten dio; hori grabitazio-masa da. Adibidez, grabitazio-indarraren eraginagatik, objektu batek Lurrean eta Ilargian inertzia ezberdina du; ondorioz, objektu hori mugiarazteko edo geldiarazteko egin behar dugun indarra ezberdina da Lurrean eta Ilargian, nahiz eta bietan objektuaren masa berbera izan.

Masa kontzeptua ez dugu pisu kontzeptuarekin nahastu behar; nahiz eta erlazionatuta egon, oso kontzeptu desberdinak dira. Lurrak gizakia indarrez erakartzen du airean flotatzen ez egoteko. Baina kontuan izan behar dugu Lurrak masa handia duela; eta gizakiak txikia. Masa-erakarpena grabitatea adierazteko beste hitz bat da, hau da, materia guztien arteko erakarpen-indarra.

Masa-unitateak aldatu

Nazioarteko unitateen sisteman masa-unitatea kilogramoa da (kg). Oinarrizko unitatearen zatikien eta multiploen artean, gramoa (kg-ren milaren bat: g) eta tona daude (mila kg: t), beste askoren artean.

Baina zenbait eremutan edo aplikaziotan, komenigarria zaigu beste unitate batzuk erabiltzea, eztabaidak ekiditeko edo idazkiak errazteko. Adibidez:

  • Fisikari atomikoek atomoen masa ñimiñoekin egiten dute lan, eta horiek masa-atomikoaren unitateetan (uma) neurtzen dituzte.
  • Bitxigileek harribitxi txikiak eta harri preziatuak egiten dituzte, eta horiek kilatetan neurtzen dituzte: kilatea 200 mg edo 0,2 g da.
  • Izarren masak oso handiak dira, eta, batzuetan, eguzki-masen unitateetan adierazten ditugu.

Herrialde batzuetan oraindik ere unitate tradizionalak erabiltzen dira. Unitate inperialak (hala nola ontza edo libra), ostera, Britainiar Inperioaren barruan hedatu ziren. Horietako batzuk oraindik ere erabiltzen dira Amerikako Estatu Batuetan. Han, tona laburra (2.000 libra, 907 kg) eta tona luzea (2.240 libra) erabiltzen dituzte, eta horiek ez ditugu tona metrikoarekin (1.000 kg) nahastu behar.

Masaren kontserbazioa eta erlatibitatea aldatu

Masa objektuaren berezko ezaugarria da, hau da, ez dago objektuaren bolumenaren edo espazioko kokapenaren menpe. Antoine Lavoisier-en lanez geroztik (XVIII. mendearen bigarren erditik), jakin dugu erreakzio kimikoetan masa kontserbatzen dela: erreakzioetako objektu guztien masa eta produktu kimikoena bera da. Hori garrantzitsua da laborategietako lanetarako.

Fisika klasikoan, sistema inertzial guztientzat, masa beti bera da edozein behatzailerentzat. Hori gertatzen da, objektua geldirik edo higidura zuzen uniformean dagoenean.

Baina, erlatibitatearen teoriaren bidez, Einsteinek erakutsi zuen masa erlatiboa dela abiaduraren arabera: behatzailearentzat, objektuak ez du masa bera, baldin eta objektua edota bera mugitzen badaude ala geldirik badaude. Izan ere, v abiaduran mugitzen den objektu baten masa handiagoa da; eta txikiagoa, geldirik badago. Egoera horretan, v abiadurak c argiaren abiaduraren parekoa izan behar du..