Txikipedia:Martin Zubimendi

Martin Zubimendi Ibáñez, 1999ko otsailaren 2an, Donostian jaio zen. Erreala futbol taldean jokatzen du, erdilari moduan, bere hanka ona eskubia da. Lehen mailako, ia partidu guztiak  jokatu ditu. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokion, zilarrezko domina lortu zuen, Brasilen aurka Espainiako selekzioarekin  jolastuz. [1]

Futbolari ibilibidea aldatu

Gazte mailako jokalaria, 2017ko apirilaren 22an bigarren mailan Errealeko B taldearekin jolastu zuen. 2019ko apirilaren 28an, Espainiako Futbol Ligako lehen mailan jolastu zuen, lehen aldiz, Getafe CF-ren aurkako partidan. 2020ko uztailean, Zubimendik Errealarekin kontratua berritu zuen 2025. urterarte.

Zubimendik Errealean, jokalari bezala, 60 milioi euroko balioa du.

2023 arte, lehenengo mailan, 4 gol sartu ditu, eta B taldean beste  4 .

Konpetizio kontinentalak ere, jolastu izan ditu Europa Leaguen” adibidez.

Erreala bere txikitako talde gustokoena izan dela dio.

Erreferentzia aldatu

  1. Martin Zubimendi. 2022-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).